2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 47. lurzatian (partez) eta 102. lurzatian. Behin betiko onespena
Mendigorriko Udalak, 2019ko apirilaren 1ean egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Mendigorriko 1. poligonoko 47. lurzatian (partez) eta 102. lurzatian.
Behin betiko onespenaren erabakia argitaratzen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina, argitaratu zena 2017ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 31n).
Mendigorrian, 2019ko apirilaren 1ean.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.
Iragarkiaren kodea: L1905004