85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Ondasuna ikertzeko espedientea abian

Mendigorriko Udalak, 2019ko apirilaren 1eko osoko bilkura arruntean, onetsi zuen La Cerca kaleko 51 zenbakian dagoen lurra ikertzeko espedientea abiaraztea. Lursailaren erreferentzia hauxe da: 120 etxe-saila, 009 lurzatia, 01 orrialdea, egungo katastroko 2. poligonoko 280. lurzatiari dagokiona alegia.

Aditzera ematen da interesdunek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten hilabetez, behin iragarki hau 15 egunez jendaurrean izan ondoren, argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mendigorriko Udalaren web-orrian, egoitza elektronikoan eta ediktu-taulan (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 40. artikulua).

Mendigorrian, 2019ko apirilaren 1ean.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1905003