85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

Taxi lizentzia baterako deialdia

Mendazako Barrutiko Udalak, 2019ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen deialdia onestea herrian hutsik dagoen taxi lizentzia bat adjudikatzeko.

Eskaintzak aurkezteko epea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabetera bukatuko da. Administrazio baldintzen agiria jendearen eskura dago Udalaren Idazkaritzan.

Mendazan, 2019ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L1905142