85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Mendabiako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

–Lote bakarra, Mendabiako Udaleko herri-lurretako “El Soto”, “Puente Jimena”, “El Sequeral” eta “La Presa” alderdietan. PFEC oihan ziurtagiria du. Loteak 3.957 zuhaitz ditu (makalak) eta, guztira, 5.307,97 metro kubiko zur.

Hasierako prezioa: hirurehun eta hirurogeita bederatzi mila ehun eta berrogeita bat euro eta hirurogeita bederatzi zentimo (369.141,69 euro) (BEZik gabe). Ez da onartuko prezio horretatik beherako eskaintzarik.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2 (7.383 euro).

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago udal bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian eta Udalaren Gardentasun atarian (www.mendavia.es) argitaratua.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 229.6 artikuluari jarraituz, enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitzak seiren bat hobetzeko epea iragan beharko du.

Proposamenak aurkezteko azken eguna: 2019ko maiatzaren 20ko 12:00ak.

Enkantearen tokia eta eguna: udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 2019ko maiatzaren 20an, 13:00etan.

Mendabian, 2019ko apirilaren 25ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1905689