85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

377/2019 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 49/2019 Ebazpena aldatzea onesten duena. Ebazpen horren bidez onetsi ziren oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategiei ureztatzeko ekipamenduetako inbertsioetarako laguntzak emateko, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barneko “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian aurreikusitakoarekin bat. DDBN identifikazioa: 435970.

2019ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 4koan, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 49/2019 Ebazpena. Horren bidez onetsi ziren oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategiei ureztatzeko ekipamenduetako inbertsioetarako laguntzak emateko, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barneko “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian aurreikusitakoarekin bat.

Eskaerak aurkezteko epea luzatzeko eskatu dute ureztatzaileen elkarte batzuek, Arga 4 sektoreko zati handi batek ezin baititu laguntzak eskatu azpiegituretako eta lurzati berrantolamenduko obretan izandako atzerapenengatik.

Horregatik, beharrezkotzat jotzen da hasieran ezarritako epea, 2019ko maiatzaren 6an amaitzen dena, luzatzea. Horrela, 2019ko uztailaren 5era arte aurkezten ahalko dira eskaerak.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 49/2019 Ebazpenaren ebazpen zatiko 4. puntua aldatzea, 2018ko deialdian eskaerak aurkezteko epeari buruzkoa, hain zuzen. Ebazpen horren bidez onetsi ziren oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategiei ureztatzeko ekipamenduetako inbertsioetarako laguntzak emateko, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barneko “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian aurreikusitakoarekin bat. Aldaketa dela eta, honela geldituko da idatzita 4. puntua:

“4. Eskaerak aurkezteko epea 2018ko ekitaldiko deialdian.

Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 5ean bukatuko da”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB) erregistratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko apirilaren 16an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1905515