2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Aldaketa, Udal Planeko SI-1 sektoreko determinazio xehatuetan. Behin betiko onespena
Martzillako Udalak, 2019ko apirilaren 4an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea Martzillako Udal Planeko SI-1 sektoreko determinazio xehatuak aldatzeko espedientea, José Luis Fabo Bonetak eta Marcos Fabo Bonetak sustatua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 72. eta 77.3 artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat, argitara ematen dira Martzillako Udal Planeko SI-1 sektoreko determinazio xehatuak aldatzeko espedientearen hirigintza arauak.
Martzillan, 2019ko apirilaren 11n.–Alkatea, Mario Fabo Calero.
ERANSKINA
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1905151