85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Tantirumairu Ikastola Elkarte Kulturalak sustaturiko
xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2019ko martxoaren 22an eginiko Osoko Bilkuran, honako hau erabaki du, bertzeak bertze:

1. Behin betikoz onartzea Xehetasun Azterlana, Tantirumairu Ikastola Elkarte Kulturalak sustatutakoa. Dokumentua Jabier Lekuona arkiteko jaunak idatzi du (2863. sarrera, 2018/10/20koa Udaleko Erregistro orokorrean). Arretxea kaleko 13 zenbakiko finkari dagokio (katastroko 3. poligonoko 109. partzela). Sustatzaileak lerrokadurak eta sestrak aldatu nahi ditu, haur-hezkuntzako gelak barne hartuko dituen eraikin berria egiteko.

2. Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lesakan, 2019ko martxoaren 27an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

ERANSKINA

Xehetasun azterlana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1904336