85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

2019ko apirilaren 15ean egin bilkuran, Larraungo Udalak 2019ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarriari jarraikiz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluari dagokienez, ezarritakoarekin bat.

Larraunen, 2019ko apirilaren 16an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1905385