85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2019ko apirilaren 4an, ortzegunarekin, egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraikiz eta harekin bat heldu diren xedapenei ere jarraikiz (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai onetsitako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko arauak, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea burututakoan.

Xabierren, 2019ko apirilaren 9an.–Alkatea, Emilio Echegoyen Ascunce.

Iragarkiaren kodea: L1905038