85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 432. lurzatiari dagokiona. Behin betiko onespena

Izabako Udalak, 2018ko otsailaren 7an egin osoko bilkura arruntean eta jendaurreko epea iraganda inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabaki zuen behin betiko onestea hirigintza-hitzarmena, Izabako 1. poligonoko 432. lurzatiko finkari buruzkoa, Jose Luis Pérez Ederrak eta Izabako Udalak sinatua.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatuarekin bat.

Izaban, 2019ko apirilaren 10ean.–Alkate udalburua, Jesús Barace Marco.

Iragarkiaren kodea: L1905146