85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

473E/2019 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzaren 2019rako gastua baimentzen duena (DDBN identifikazioa: 440605) eta deialdiaren oinarriak aldatzen dituena. Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 1365/2016 Ebazpenak arautu zituen oinarri horiek.

Abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, baita ondoko arlo hauetan ezartzen diren programak ere: enpleguaren sustapena, lan-merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, enplegu ematea, enplegurako bitartekaritza, orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta lan munduan sartzen laguntzeko, betiere oinarri arautzaileak 2019. urtea baino lehenago onetsitakoetarako.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Halaber, bidezkoa da enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen deialdiaren oinarriak aldatzea, telematika bidezko tramitazioaren modalitate berrietara egokitzeko. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 1365/2016 Ebazpenak ezarri zituen oinarri horiek.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 1.200.000 euroko gastua baimentzea, enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzak emateko, 2019ko gastu-aurrekontuko partida honen kargura: “Enplegu autonomoa sustatzeko laguntzak. EGF (E-18/000214-01 PEP elementua)” izeneko 950001 96100 4809 241107 partida. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 1365/2016 Ebazpenaren bidez onetsi ziren dirulaguntza horien oinarri arautzaileak (DDBN zenbakia: 440605).

2. 2018ko ekitaldian ebatzi gabe gelditu ziren eskaerei 2019ko ekitaldiko aurrekontuaren kargura erantzutea.

3. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 4an emandako 1365/2016 Ebazpenaren 10.2 oinarria aldatzea (ebazpen horren bidez arautu ziren enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzak). Honela idatzita geldituko da:

“Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian (www.nafarroa.eus), dagokion fitxa erabiliz (laguntzen fitxa).

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6475/Subvenciones-para-la-promocion-del-empleo-autonomo

Dirulaguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari dagokio”.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko martxoaren 28an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1904352