85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

2. poligonoko 1049. herri-lurzatiaren kalifikazio
juridikoaren aldaketa. Jendaurrean jartzea

Genevillako Udalak, 2019ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. poligonoko 1049. herri-lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzea, jabari publikoko ondasun bihurtzeko.

Kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea jendaurrean jartzen da, hilabetez, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epea haren kontrako inolako erreklamazio edo eragozpenik aurkeztu gabe iragaten bada, higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea behin betiko onetsita dagoela ulertuko da.

Argitara ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 12. eta 130. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Genevillan, 2019ko apirilaren 8an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L1905140