85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren eskuordetza

Toki entitateen Antolakuntza, Jarduera eta Araubide Juridikoei buruzko araudiko 47. artikuluak xedatzen du Alkatea herrian ez dagoenean, eta Alkateak horrela izendatuta, Alkateordeei dagokiela hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

2019ko apirilarren 18tik 28ra arte herritik kanpo egonen naiz.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2019ko apirilaren 18tik 22ra arte, Lur Iosu Larraza Lopez zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.

2. 2019ko apirilaren 23tik 28ra arte, María Saez de Albeniz Bregaña zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.

3. Erabakia interesdunei jakinarazi bere ezaguera eta ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu.

4. Udalbatzaren lehen ohiko bilkuran ebazpen honen berri ematea.

Etxarri Aranatzen, 2019ko apirilaren 12an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1905319