85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Aldaketa, Udal hilerria eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta kuotak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Cabredoko Udalak, 2019ko martxoaren 30eko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Udal hilerria eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta kuotak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cabredon, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L1905288