85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

1. poligonoko 10. lursailean igogailu bat jartzeko hiri jarduketarako plan berezia. Behin betiko onarpena

Beteluko Udalak, udalbatzak 2019ko martxoaren 29an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea hiri-jarduketarako plan berezia udalerri honetako 1. poligonoko 10. lurzatian igogailu bat jartzeko. Jose Miguel Rodriguez Ezpeleta arkitektoak idatzi zuen plana, eta Martin eta Teodoro Otamendi Artolak aurkeztu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onespenaren erabakia ematen da argitara.

Betelun, 2019ko apirilaren 26an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

ANEXO

Hiri jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1905708