85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Ezkontza zibila egiteko eskumenak beste baten esku uztea

Ezkontza zibilaren 1/2019 espedientea tramitaturik Barasoaingo Erregistro Zibilean, eta hura 2019ko maiatzaren 10ean egiteko asmoa dagoenez, Herriko Etxean, Udal honetako alkate Rita Roldán Murillok honako hau erabaki du, Alkatetzaren apirilaren 2ko 13/2019 Ebazpenaren bidez (hori guztia, bat etorriz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluarekin):

Lehenbizikoa.–Udal honetako zinegotzi Pedro González Arricibita eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ondorioak sortuko ditu ebazpena sinatzen denetik.

Bigarrena.–Ezkontza zibil hori egiteko baimena ematea.

Barasoainen, 2019ko apirilaren 2an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1904756