85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Udal plan orokorraren hirigintzako araudia

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariaren azaroaren 8ko 121E/2018 Foru Aginduaren bidez (2018ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 13an), behin betiko onetsi zen Antsoaingo udal plan orokorra, eta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen dira haren hirigintza arauak.

Antsoainen, 2019ko apirilaren 2an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

ERANSKINA

Hirigintzako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1904564