85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Udal Planaren aldaketa xehatua

Allingo Udalak, 2019ko apirilaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planaren aldaketa xehatua, hirigintzako araudiaren 61. eta 62. artikuluetan, baratzezaintzan laguntzeko eraikuntzen eta etxeko baratzeen eraikuntzen gaineko parametroak arautzen dituztenetan.

Argitaratzen da orok jakin dezan eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Amillaon, 2019ko apirilaren 22an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1905566