85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1013/2019 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 5ean emandako 2604/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2018ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 28an emandako 3071/2018 Ebazpenaren bidez, zuzenean onetsi zen izangai onartuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori 2019ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18koan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 561/2019 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketan sartu ziren lanpostu hutsak zehaztu ziren.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 11n emandako 666/2019 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileei lanpostuak adjudikatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari. Lanpostu hauek adjudikatu dira:

Daniel Hernandorena Largo jaunari, borondatezko eszedentziako egoera administratiboan baitago, 2002 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari atxikia, baldintzatzat duena B motako gidabaimena izatea.

Ángel María Lecumberri Ardanaz jaunari, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera administratiboan baitago, 10326 zenbakidun lanpostu hutsa, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari atxikia, baldintzatzat duena B motako gidabaimena izatea.

2. Lehiatzaileei adieraztea ezen haien destino berrien jabetza egintzat joko dela, inongo tramiterik gabe, 2019ko maiatzaren 15ean.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Ángel María Lecumberri Ardanaz jaunaren lanpostuaz jabetzea, zerbitzu berezietako egoera administratiboan baitago, inongo tramiterik gabe hartuko da egintzat maiatzaren 15ean, eta aurreko egoeran segituko du, salbu eta egoera horri amaiera eman nahi diola adierazten badu. Kasu horretan, egun hori baino lehen adierazi beharko du Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuan.

b) Daniel Hernandorena Largo jaunari adjudikatzen zaion lanpostua behin betiko izanen da, zeinak parte hartzen baitu lekualdatze lehiaketan borondatezko eszedentziako egoera administratiboan dagoela, eta adjudikazio horrek berarekin dakar jardunean hastea errepideetako zaintzaile lanpostuan 2019ko maiatzaren 15ean.

4. Lekualdatze lehiaketaren ondorioz 11 lanpostu hutsik gelditu dira. I. eranskinean jaso dira.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Horrek jakinarazpenaren ondorio guztiak edukiko ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da haren kontra, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko apirilaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Errepideetako zaintzaileen lanpostuen lekualdatze lehiaketaren emaitzak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ZUZENDARITZA NAGUSIA

HERRIA

ESKUALDEA

GIDABAIMENA

ARAUBIDE JURIDIKOA

2109

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

HERRI LAN ZN

IRURTZUN

EUSKALDUNA

B

NGko FUNTZIONARIOA

10327

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

HERRI LAN ZN

IRURTZUN

EUSKALDUNA

B

NGko FUNTZIONARIOA

1994

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

HERRI LAN ZN

MUGAIRI

EUSKALDUNA

B

NGko FUNTZIONARIOA

3490

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

HERRI LAN ZN

MUGAIRI

EUSKALDUNA

B

NGko FUNTZIONARIOA

3484

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

HERRI LAN ZN

AGOITZ

MISTOA

B

NGko FUNTZIONARIOA

9797

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

HERRI LAN ZN

AGOITZ

MISTOA

B

NGko FUNTZIONARIOA

10328

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

HERRI LAN ZN

AGOITZ

MISTOA

B

NGko FUNTZIONARIOA

2009

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

HERRI LAN ZN

TUTERA

EZ-EUSKALDUNA

B

NGko FUNTZIONARIOA

2062

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

HERRI LAN ZN

TUTERA

EZ-EUSKALDUNA

B

NGko FUNTZIONARIOA

2116

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

HERRI LAN ZN

TUTERA

EZ-EUSKALDUNA

B

NGko FUNTZIONARIOA

9796

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEP.

HERRI LAN ZN

TUTERA

EZ-EUSKALDUNA

B

NGko FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F1905323