85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 7ko 32/2019 Foru Aginduan; haren bidez onetsi da Nafarroan 2019an arrantzarako indarra izanen duen berariazko araudia, espezie exotiko inbaditzaileen populazioak kontrolatzeko zenbait neurri barne hartuta.

Foru agindu horren argitalpenean (46. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 7koa) akatsak daudela ikusirik, honen bidez zuzentzen dira.

Honako hau dioen tokian: “28. artikulua, 2, a) arrantzarako denboraldia: apirilaren 1etik uztailaren 31ra, abuztuaren 1etik aurrera eta irailaren 30era arte soilik Irati ibaiaren salmonidoen eremu mistoan (Itoizko urtegia barne) harrapatu eta askatzeko modalitatean (amuarrainen arrantza intentsiborako barrutietan, arrantza-denboraldia martxoaren 1etik urriaren 31ra artekoa da).”

Honako hau behar du: “28. artikulua, 2, a) arrantzarako denboraldia: apirilaren 1etik uztailaren 31ra, abuztuaren 1etik aurrera eta irailaren 30era arte soilik Irati ibaiaren salmonidoen eremu mistoan harrapatu eta askatzeko modalitatean (amuarrainen arrantza intentsiborako barrutietan, arrantza-denboraldia martxoaren 1etik urriaren 31ra artekoa da).”

Honako hau dioen tokian: “34. artikulua, a) Zonifikazioa: ziprinidoen eremuan harrapa daitezke bakarrik, salbu eta perka amerikarra edo black-bass delakoa, Itoizko urtegian ere arrantza baitaiteke amuarraina salmonidoen eremu mistoan harrapatzen ahal den egun eta baldintza beretan.”

Honako hau behar du: “34. artikulua, a) Zonifikazioa: ziprinidoen eremuan harrapa daitezke bakarrik, salbu eta perka amerikarra edo black-bass delakoa, Itoizko urtegian ere arrantza baitaiteke amuarraina salmonidoen goiko eremuan harrapatzen ahal den egun eta baldintza beretan.”

Iruñean, 2019ko apirilaren 4an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1905170