84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

153/2019 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2019-2020 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol ikasketak ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak onesten dituena.

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itundutako ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen du.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.2 artikuluaren arabera, kirol irakaskuntzak hezkuntza sistemaren barruan daude. Legearen VIII. kapituluan irakaskuntza horien oinarrizko alderdiak arautzen dira. 3.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, erdi mailako kirol irakaskuntzak derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzakoak dira.

Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1999 Legearen 55.1 artikuluak araubide bereziko irakaskuntzatzat jotzen ditu kirol-teknikari tituluak lortzera bideratutakoak. Titulu horiek Estatuko lurralde osorako balio dute, bai akademikoki, bai lanerako.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen II. tituluko I. kapituluan Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak arautzen dira, eta 5.h) artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuaren eskumena da kirol teknikarien prestakuntza garatu eta arautzea.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 4.1 artikuluaren arabera, kirol irakaskuntzak bi mailatan egituratuta egonen dira: erdiko mailakoak edo goiko mailakoak. VIII. kapituluak sarrera, igoera eta onarpena arautzen ditu, 34. artikuluan irakaskuntza horietan onartua izateko irizpideak zehazten baitira.

Martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuak Kirol-teknikari eta Goi mailako Kirol-teknikari tituluak ezartzen ditu Mendi-kirolen eta Eskaladaren espezialitateetan, dagozkien gutxieneko irakaskuntzak onesten ditu eta horietan sartzeko probak eta baldintzak arautzen ditu.

Martxoaren 3ko 319/2000 Errege Dekretuak kirol teknikari eta goi mailako kirol teknikari tituluak ezartzen ditu neguko kirolen espezialitateetan, dagozkien gutxieneko irakaskuntzak onesten ditu, eta horietan sartzeko probak arautzen.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 8. artikuluak irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak ezartzen ditu.

Ebazpen honen xedea da 2019-2020 ikasturtean araubide bereziko kirol ikasketak ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzea.

Ikusita Lanbide Heziketaren Zerbitzuak 2019-2020 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan araubide bereziko kirol ikasketak ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzearen alde emandako txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2019-2020 ikasturtean araubide bereziko kirol ikasketak Nafarroako ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautuko duten oinarriak ezartzea. Ebazpen honen 1. eranskinean jasota daude.

2. 2019-2020 ikasturtean araubide bereziko kirol ikasketak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedurako jarraibideak, egutegia eta eskabidearen eredua onestea. Ebazpen honen 2. eranskinean jasota daude.

3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Altsasuko “FP Sakana LH” IBPra eta Irunberriko “FP Lumbier” BHIra, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko apirilaren 1ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

1. ERANSKINA

Onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak

1. Prozedura.

1. Ikasleak onartzeko prozedura apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1., 2., 4. eta 5. apartatuetan ezarritakoaren arabera eginen da. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak onetsi ziren.

2. 2019-2020 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan ezarritako araubide bereziko kirol ikasketak eginen dituzten ikasleak hartzeko prozedura berariazkoa ebazpen honetan xedatutakoari jarraikiz eginen da, eta Mendi-kiroletako eta Eskaladako kirol teknikaria eta Neguko kirol teknikaria tituluak onesten dituzten errege dekretuekin bat.

2. Onarpen prozesuaren egutegia.

1. Epe arrunta eta epe berezia daude Nafarroako ikastetxe publikoetako ikasleak araubide bereziko kirol ikasketetan onartzeko prozesuan.

2. Mendi Ertainetako kirol teknikaria, Eskaladako kirol teknikaria eta Iraupen-eskiko kirol teknikaria tituluak eskuratzeko bideratutako ikasketetan ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesuaren egutegia hauxe da:

KIROL IRAKASKUNTZA

PROZEDURAREN FASEA

DATAK (1)

Mendi-kiroletako eta Eskaladako erdi mailako zikloko lehen maila

Inskribatzeko epe arrunta

2019ko maiatzaren 6tik 17ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda

2019ko ekainaren 25a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2098ko ekainaren 26tik 28ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda

2019ko uztailaren 1a

Matrikulatzeko epea

2019ko uztailaren 2tik 5era (14:00ak arte)

Inskribatzeko epe berezia

2019ko irailaren 2tik 6ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda

2019ko irailaren 9a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2019ko irailaren 10etik 12ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda

2019ko irailaren 13a

Matrikulatzeko epea

2019ko irailaren 16tik 18ra (14:00ak arte)

(1) Irakaskuntza hauetan sartzeko proba berariazkoak egiteko datak aldatu beharko balira, data hauetan ere aldaketak eginen lirateke.

KIROL IRAKASKUNTZA

PROZEDURAREN FASEA

DATAK (1)

Mendi Ertainetako kirol teknikaria, bigarren ikasmaila

Inskribatzeko epe arrunta

2019ko maiatzaren 6tik 17ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda

2019ko ekainaren 25a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2019ko ekainaren 26tik 28ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda

2019ko uztailaren 1a

Matrikulatzeko epea

2019ko uztailaren 2tik 5era (14:00ak arte)

Inskribatzeko epe berezia

2019ko irailaren 2tik 6ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda

2019ko irailaren 9a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2019ko irailaren 10etik 12ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda

2019ko irailaren 13a

Matrikulatzeko epea

2019ko irailaren 16tik 18ra (14:00ak arte)

(1) Irakaskuntza hauetan sartzeko proba berariazkoak egiteko datak aldatu beharko balira, data hauetan ere aldaketak eginen lirateke.

KIROL IRAKASKUNTZA

PROZEDURAREN FASEA

DATAK (1)

Eskaladako kirol teknikaria, bigarren ikasmaila

Inskribatzeko epe arrunta

2019ko maiatzaren 6tik 17ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda

2019ko ekainaren 25a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2019ko ekainaren 26tik 28ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda

2019ko uztailaren 1a

Matrikulatzeko epea

2019ko uztailaren 2tik 5era (14:00ak arte)

Inskribatzeko epe berezia

2019ko irailaren 2tik 6ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda

2019ko irailaren 9a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2019ko irailaren 10etik 12ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda

2019ko irailaren 13a

Matrikulatzeko epea

2019ko irailaren 16tik 18ra (14:00ak arte)

(1) Irakaskuntza hauetan sartzeko proba berariazkoak egiteko datak aldatu beharko balira, data hauetan ere aldaketak eginen lirateke.

KIROL IRAKASKUNTZA

PROZEDURAREN FASEA

DATAK (1)

Iraupen-eskiko erdi mailako zikloko bigarren maila

Inskribatzeko epe arrunta

2019ko maiatzaren 6tik 17ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda

2019ko ekainaren 25a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2019ko ekainaren 26tik 28ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda

2019ko uztailaren 1a

Matrikulatzeko epea

2019ko uztailaren 2tik 5era (14:00ak arte)

Inskribatzeko epe berezia

2019ko irailaren 2tik 6ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda

2019ko irailaren 9a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2019ko irailaren 10etik 12ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda

2019ko irailaren 13a

Matrikulatzeko epea

2019ko irailaren 16tik 18ra (14:00ak arte)

(1) Irakaskuntza hauetan sartzeko proba berariazkoak egiteko datak aldatu beharko balira, data hauetan ere aldaketak eginen lirateke.

3. Bloke komuna beste erkidego batean gaindituta, Nafarroan prestakuntza jarraitu nahi duten pertsonek eskaera aurkeztu beharko diote Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, berariazko blokea hasi aurreko egunetan.

3. Epe arrunta. Eskaerak aurkeztea.

1. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra behar bezala beteta aurkeztu beharko du, 2. eranskineko ereduaren arabera eta ebazpen honen 2. oinarriko 2. atalean ikasketa bakoitzerako ezarritako epeetan.

Inskribatzeko eskaera dagozkion ikasketak ezarrita dauden ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da; hau da, Altsasuko “FP Sakana LH” IBP ikastetxean Mendi-kiroletako eta Eskaladako ikasketen kasuan, eta Irunberriko “FP Lumbier” IBP ikastetxean Iraupen-eskiko ikasketen kasuan.

Era berean, indarreko araudiak horretarako ezarritako tokietako edozeinetan ere aurkez daiteke eskaera.

Halaber, inskripzioa bide telematikoetatik ere egiten ahalko da, dagozkion tramiteen fitxen bidez: “Inskripzioa kirol ikasketetan: Mendi-kirolak eta Eskalada” eta “Inskripzioa kirol ikasketetan: Iraupen-eskia”.

2. Mendi-kiroletako eta eskaladako erdi mailako zikloko lehen ikasmailan sartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste bat izatea, edo erdi mailako zikloan sartzeko proba gaindituta izatea.

b) Martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren II. eranskinean, mendi-kiroletarako eta eskaladarako 1. mailarako ezarritako berariazko sarrera-proba gainditzea.

3. Mendi Ertainetako erdi mailako zikloko bigarren mailan sartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

a) Lehen maila gainditua izatea mendi-kiroletako eta eskaladako irakaskuntzetan, martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuak aipatzen dituen horietan.

b) Martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritako berariazko probak gainditzea kasuan kasuko kirol espezialitatean.

4. Mendi Ertainetako erdi mailako zikloko bigarren mailan sartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

a) Lehen maila gainditua izatea mendi-kiroletako eta eskaladako irakaskuntzetan, martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuak aipatzen dituen horietan.

b) Martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritako berariazko probak gainditzea kasuan kasuko kirol espezialitatean.

5. Iraupen-eskiko erdi mailako zikloko bigarren mailan sartzeko, beharrezkoa izanen da iraupen-eskiko lehen mailako irakaskuntzak gaindituak izatea.

6. Sarrerako baldintzak data hauetan frogatu beharko dira:

–Inskribatzeko datetan horiek betetzen dituztenek: 2019ko maiatzaren 6tik 17ra (14:00ak arte).

–Inskribatzeko unean sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eskatzaileen kasuan, data hauen ondoren frogatzen ahalko dituzte: 2019ko ekainaren 25eko 14:00ak arte. Kirol arloko sarrera proba espezifikoak Nafarroan egin dituzten pertsonen kasuan, Hezkuntza Departamentua izanen da sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak aurkeztuko dituena, ofizioz.

4. Inskribatzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Kirol ikasketetan inskribatzeko eskabidearen ereduan adierazten dena izanen da, ukatu gabe atzerritarrek derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman espainiarren baldintza berberetan sartzeko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

5. Erdi mailan sartzeko probaren bidez, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik, eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren Federazioko diplomaren homologazioaren, baliozkotzearen edo baliokidetasunaren bidez sartzeagatik ikaspostuak gordetzeko aukera egiten dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Erdi mailan sartzeko probaren bidez, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik, eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren Federazioko diplomaren homologazioaren, baliozkotzearen edo baliokidetasunaren bidez ikaspostuak gordetzeko aukera egiten dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa, eta gorde beharreko ikaspostuak adjudikatzeko ebazpenaren irizpideak, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko ikasketa hauetarako inskripzioaren tramite fitxan jasota daudenak dira.

2. Ikaspostua gordetzeko eskatzen duten ikasleek 2019ko ekainaren 25eko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dute horretarako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duen dokumentazioa, inskribatzeko eskabidea aurkeztu zuten ikastetxean.

Dokumentazio hori adierazitako datan aurkezten ez badute, ez dute aukerarik izanen kasuan kasuko onarpen prozesuan eskatutako ikaspostuak gordetzeko.

3. Norbaitek kasu batengatik baino gehiagorengatik eskatuz gero ikaspostua gordetzeko, eskaerak ordena honen arabera lehenetsiko dira:

–Lehenik: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrena: ikaspostua gordetzea erdi mailan sartzeko probaren bidez sartzeagatik.

–Hirugarrenik: ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik.

–Laugarrena: ikaspostua gordetzea urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren Federazioko diplomaren homologazio, baliozkotze edo baliokidetasunagatik.

6. Jaiegunak.

Ebazpen honetan adierazitako datak aginduzkoak dira. “Hasiera egunaren” eta “Bukaera egunaren” arteko egunen bat, biak barne, jaieguna bada ikastetxe batean, ulertuko da jai ez den hurrengo egunera edo egunetara aldatuko dela. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.

7. Ikaspostuen eskaintza.

2019-2020 ikasturterako Nafarroako Foru Komunitatean kirol irakaskuntzen eskaintza hauxe izanen da:

a) Mendi-kiroletako eta Eskaladako espezialitateak:

–Mendi-kiroletako eta Eskaladako erdi mailako zikloko lehen ikasmailako talde bat. Oro har, 10 ikaspostu, gutxienez, eta 32 ikaspostu, gehienez, egonen da talde horretan.

–Mendi ertaineko erdi mailako zikloko bigarren ikasmailako talde bat. Oro har, 10 ikaspostu, gutxienez, eta 24 ikaspostu, gehienez, egonen da talde horretan.

–Eskaladako erdi mailako zikloko bigarren ikasmailako talde bat. Oro har, 4 ikaspostu, gutxienez, eta 8 ikaspostu, gehienez, egonen da talde horretan.

b) Iraupen-eskia:

–Iraupen-eskiko erdi mailako bigarren ikasmailako talde bat. Oro har, 10 ikaspostu, gutxienez, eta 24 ikaspostu, gehienez, egonen da talde horretan.

Eskaera egiten duten ikasleen kopurua talde bakoitzerako ezarritako gutxieneko kopurua baino txikiagoa bada, Hezkuntza Departamentuak kentzen ahalko du dagokion eskaintza. Eskaeren kopurua talde bakoitzerako eskainitako ikaspostuen kopurua baino handiagoa bada, ebazpen honetan onarpenerako ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

8. Ikaspostuak gordetzea.

1. Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritako portzentajeen arabera, ikaspostu hauek gordeko dira:

–Mendi-kirolak eta Eskalada, lehen maila:

a) Taldeko 4 ikaspostu, erdi mailako zikloetan sartzeko probak gainditu izana frogatzen dutenentzat.

b) Taldeko 2 ikaspostu, desgaitasun mailaren bat frogatzen dutenentzat.

c) Taldeko 4 ikaspostu, goi errendimenduko kirolariak direla frogatzen dutenentzat.

d) Taldeko 4 ikaspostu, federazioko diplomaren homologazioa, edo baliozkotzea edo baliokidetasuna frogatzen dutenentzat, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean aipatzen direnak, hain zuzen.

2. Mendi-kiroletako eta eskaladako taldeko gainerako 18 ikaspostuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste bat edo hortik gorako bat frogatzen dutenentzat.

Gorde gabeko 18 eta 13 ikaspostu dituzten kupoei, kasuan kasu, gehituko zaizkie betetzen ez diren gordetako ikaspostuak.

9. Onartzeko irizpideak.

1. Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen maila:

a) Aurreko oinarriaren 1. ataleko a), b) eta d) taldeetarako erreserbako ikaspostuetan eta aurreko oinarriaren 2. atalean adierazitakoetan, izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrenda lehentasun irizpide hauei jarraikiz osatuko da:

–Lehenik: Mendi-kiroletako eta Eskaladako Federazioak emandako lizentzia indarduna duten izangaiak.

–Bigarrenik: Mendi-kiroletako eta Eskaladako federazio batek (Nafarroakoa kenduta) emandako lizentzia indarduna duten izangaiak.

–Hirugarrenik: Mendi Kirol eta Eskalada federazio batek emandako lizentzia indardunik ez duten izangaiak.

Adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen diren taldeak irizpide hauei jarraikiz ordenatuko dira:

–Lehenik: ikasketa hauetan sartzeko bide ematen dioten ikasketen espedientean ageri den batez besteko nota.

–Bigarrenik: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2019-2020 ikasturteko onarpen prozeduraren barruan, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

b) Aurreko oinarriaren 1. ataleko c) taldeari dagozkion erreserbako ikaspostuetan izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrenda osatzeko irizpidea kirol maila handiena izatea izanen da, Goi mailako eta goi errendimenduko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezartzen den bezala.

Kirol maila bera badute, oinarri honen a) atalean ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

2. Mendi Ertainetako bigarren maila eta Eskaladako bigarren maila:

a) Bigarren mailetan izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrendak lehentasun irizpide hauei jarraikiz osatuko dira:

–Lehenik: Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen maila Altsasuko “FP Sakana LH” IBP ikastetxean egin duten ikasleak.

–Bigarrenik: Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen maila beste ikastetxe batzuetan egin duten ikasleak.

b) Lehen adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen diren taldeak irizpide hauei jarraikiz ordenatuko dira:

–Lehenik: Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen mailako ikasketan lortutako batez besteko azken nota. Ikaslearen ikasketa-espedientearekin frogatuko da nota hori.

–Bigarrenik: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2019-2020 ikasturteko onarpen prozeduraren barruan, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

3. Iraupen-eskiko bigarren maila:

a) Bigarren mailetan izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrendak lehentasun irizpide hauei jarraikiz osatuko dira:

–Lehenik: iraupen-eskiko lehen maila beste Irunberriko “FP Lumbier LH” BHI ikastetxean egin duten ikasleak.

–Bigarrenik: raupen-eskiko lehen maila beste ikastetxe batzuetan egin duten ikasleak.

b) Lehen adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen diren taldeak irizpide hauei jarraikiz ordenatuko dira:

–Lehenik: iraupen-eskiko lehen mailako batez besteko azken notari jarraituz. Ikaslearen ikasketa-espedientearekin frogatuko da nota hori.

–Bigarrenik: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2019-2020 ikasturteko onarpen prozeduraren barruan, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

4. Batez besteko notak biribildu beharra dagoenean emaitza bi dezimalekin adierazteko, arau matematikoak erabiliko dira.

10. Epe arrunta: onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

1. Onartuen zerrendak, behin-behinekoak eta behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko bide ofiziala.

Ebazpen honen 2.2. oinarrian ikasketa bakoitzerako adierazitako egunetan argitaratuko dira, Nafarroako Gobernuko Zerbitzuen Katalogoan kirol ikasketa bakoitzari dagokion fitxan:

–Mendi-kirolak eta Eskalada: http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/6155/Inscripcion-en-ensenanzas-deportivas-Deportes-de-Montana-y-Escalada

–Iraupen-eskia:

https://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6515/Inscripcion-en-ensenanzas-deportivas-de-esqui-de-fondo

2. Ikaspostua lortu duten ikasleek ebazpen honen 2.2. oinarrian ikasketa bakoitzerako adierazitako datetan egin beharko dute matrikula.

Matrikula egiteko, “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

3. Epe arruntean inskribatu eta ikaspostua lortu dutenak, adierazitako datetan matrikulatzen ez badira, onarpen prozeduratik baztertuak izanen dira. Bertan parte hartzen ahalko dute berriz, epe berezian inskribatuta.

11. Matrikulazioa.

1. Onartutako ikasleek kasuan kasuko kirol irakaskuntza eskaintzen den ikastetxeko idazkaritzan egin beharko dute matrikula, ebazpen honen 2. oinarriko 2. atalean aipatzen den epean.

2. Ezarritako epeetan matrikula egiten ez badu, ikasleak esleitu zaion ikaspostua hartzeko eskubidea galduko du.

12. Epe berezia.

1. Ebazpen honen xedeko kirol ikasketa bakoitzerako ezarritako epe arrunta bukatuta ikaspostu batzuk bete gabe gelditzen badira, inskribatzeko epe berezi bat irekiko da.

2. Epe berezia aurreko oinarrietan epe arrunterako ezarritakoaren modu berean gauzatuko da, ebazpen honen 2. oinarriko 2. atalean zehazten diren datetan. Ikasketa horiek egiteko epe berezian inskribatu direnek sarbideko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkezten ahalko dute matrikula egiteko epearen barrenean. Epea 2019ko irailaren 18an amaituko da, 14:00etan.

13. Matrikulen bateragarritasuna.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleek derrigorrezko irakaskuntzaren ondoko heziketa zikloak eta/edo goi mailakoak aldi berean egin ditzakete, baldin kirol ikasketetan esleitu gabeko ikasposturik bada, onarpen prozesua bukaturik itxarote-zerrendarik ez badago eta ikastorduen bateragarritasuna %90ekoa bada, gutxienez.

14. Eskolatzea, onarpen prozeduraren epe arrunta eta berezia bukatuta.

1. Onarpen prozesua bukatutakoan, ikasleak hasita dagoen ikasmailan sartzen ahalko dira formakuntza hasi ondorengo lehendabiziko hilabetean, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emandako jarraibideen arabera.

Lehen hilabetea iragandakoan, eskolatu eta matrikulatu nahi duten ikasle berrien kasuan, ikastetxeak egin beharko du matrikulazio eskaera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloaren bidez, eta organo horrek erabakiko du bidezkoa den edo ez eskatutako matrikula.

2. 2019-2020 ikasturtean ikasketa berberak beste ikastetxe batean egiten ari den ikasleak bere matrikula tokiz aldatzea eskatuz gero, ikasturteko edozein unetan eskolatzen ahalko da ikastetxe berrian, baldin eta han ikaspostu hutsik badago eta, aldi berean, baldintza hauek betetzen badira:

–Ikasleak sarrerako baldintzak betetzea.

–Eskaera justifikatzen duen bizileku aldaketa egotea.

Horretarako, eskatzaileak dagokion ikastetxean egin beharko du eskaera, eta horrek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloari jakinaraziko dio, matrikula egiteko baimena eman dezan, hala behar izatera.

15. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia.

Altsasuko “FP Sakana LH” IBP ikastetxeak, Irunberriko “FP Lumbier LH” BHI ikastetxeak eta Hezkuntza Departamentuko zerbitzuek beren eginkizunei buruzko txostenak emanen dizkiote Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari, eskatzen dizkienean.

16. Argitalpena.

Ebazpen hau eta eranskinak irakaskuntza hauek eskaintzen diren ikastetxeetako iragarki-taulan jarriko dira jendaurrean, haiek argitaratu eta biharamunetik onarpen eta matrikulazio prozesua bukatzen den arte, interesdun guztiek horren berri izan dezaten.

2. ERANSKINA

2019-2020 ikasturtean kirol ikasketetan izena emateko eskabidea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1904651