84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

QUEILES IBARREKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Queiles Ibarreko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2019ko martxoaren 14an, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoaren aldaketa.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), onetsitako plantilla Mankomunitateko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Cascanten, 2019ko martxoaren 18an.–Mankomunitateko burua, Carlos Méndez Cano.

Iragarkiaren kodea: L1904956