84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2019ko apirilaren 4an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa bat egitea 2019ko aurrekontuan. Kreditu-gehigarria da, 15.676,67 eurokoa, 1.4121.6090001 partidara (Azpiegiturak eta erabilera orokorrerako diren ondasunak), finantzatuko dena diruzaintzako gerakinaren kargura.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, gero behin betiko onesteko; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erronkarin, 2019ko apirilaren 8an.–Batzordeko burua, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L1904940