84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2019ko urtarrilaren 31n egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa bat egitea 2019ko aurrekontuan. Kreditu berezia da, 9.734,45 eurokoa, 1.4330.62300 partida berrira, finantzatuko dena diruzaintzako gerakinaren kontura.

Iragarkia argitaratu zen 2019ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 28an, eta hala ireki zen jendaurreko epea. Hura iragan denez inork erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsirik gelditu da aipatutako aldaketa, honako hauetan aurreikusitakoarekin bat: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikulua, 202.1 artikuluarekin loturik (foru lege horren bidez jorratu ziren Nafarroako Toki Ogasunak) eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua. Argitara ematen da, aipatutako legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Erronkarin, 2019ko apirilaren 8an.–Batzordeko burua, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L1904939