84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, onartuen behin betiko zerrendaren aurka, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 14ko 85/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian.

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 14ko 85/2018 Ebazpenaren bidez, behin-behineko atxikipenaren sistema gaitu zen suhiltzaile etxe batzuetako langile operatibo batzuk honako suhiltzaile etxe hauei atxikitzeko 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean: Iruñekoa (3 lanpostu), Cordovillakoa (2 lanpostu) eta Lizarrakoa (lanpostu bat). Prozedura horretan, Íñigo Xavier Gil Pérez jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du deialdian onartu diren izangaien behin betiko zerrendaren aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko apirilaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1905402