84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, komunitate terapeutikoan dauden pertsonei banakako laguntzak emateko. Behin betiko onespena

Uharteko eta Esteribarko Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2017ko abenduaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Komunitate terapeutikoan dauden pertsonei banakako laguntzak emateko ordenantza. Iragarki hori 2019ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitaratzen, eraginkortasun juridikoa izan dezan.

Uharten, 2019ko martxoaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Ana Labiano Ascunce.

ORDENANTZA, KOMUNITATE TERAPEUTIKOAN DAUDEN PERTSONEI BANAKAKO LAGUNTZAK EMATEKO

1.–Oinarria.

Beharrezko baldintzak betetzen dituzten pertsonei, komunitate terapeutikoan egonaldiak egiteko laguntzetarako eskubidea aitortzen dien araudia.

Uztailaren 31ko 192/1990 Foru Legea, droga-mendekotasuna dutenendako laguntzak arautzen dituena, komunitate terapeutikoan tratamendua jasotzeko.

69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena. Bertan jasotzen da komunitate terapeutikoaren gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoa.

2–Helburua, xedea eta definizioa.

Deialdi honen xedea da Mankomunitatetik banakako laguntzak arautzea, komunitate terapeutikoan tratamendua jasotzen duten pertsonendako.

Laguntza horien helburua da entitate homologatuetan tratamendu terapeutikoa jasotzen duten pertsonei Osasun Departamentuak ematen dizkien laguntzen osagarri izatea.

3.–Onuradunak.

Komunitate terapeutikoan tratamendua jasotzen ari diren pertsonak. Horretaz gain:

–Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan erroldaturik egon beharko dute eta bertan benetan bizi, laguntza jasotzen den bitartean.

–Osasun mentalaren ziurtagiria, komunitate terapeutikora igortzen duena.

–Diru-sarreren muga ez gainditzea: familia unitateko kideen arabera dagokion Errenta Bermatua halako bi arte.

4.–Eskabideen aurkezpena eta aurkeztu beharreko agiriak.

Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:

–Osasun mentalaren ziurtagiria, komunitate terapeutikora igortzen duena.

ADIKZIOA

EPEA

Alkohola

24 hilabete

Substantzia toxikoak

18 hilabete

Jokua

18 hilabete

Mobil/ordenagailua

6 hilabete

–Familia unitatearen egungo egoera ekonomikoa: eskabidea egin aurreko azken 6 hilabeteetako diru-sarrerak (hala badagokio, EEZParen ziurtagiria, laguntza jasotzearena, edo Errenta Bermatuaren emakidaren ebazpena, besteren kontura lan egiten badu: azken 6 nominak, eta norberaren kontura ari bada: enpresa eta lanbide jardueren etekin gordinak).

–Komunitate terapeutikoaren ziurtagiria: kostua, tratamendua eta tratamenduaren epea.

5.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

Eskabideak aurkeztuko dira Uharteko eta Esteribarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko erregistroan.

Eskaera aurkeztean baimena ematen zaio Uharteko eta Esteribarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari, bidezkotzat jotzen dituen jarduketen bitartez egiaztatzeko eskatzaileek emandako informazioa zuzena den, ea eskatutako baldintzak betetzen diren eta onuradunak laguntza jasotzeagatik dituen betebeharrak betetzen dituen.

Deialdian eskatutako dokumenturen bat falta bada, eskatzaileari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Betiere, aurretik ebazpena emanen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 73.3 artikuluak ezarritakoarekin bat.

6.–Balorazioa.

Balorazio txostena dagokion gizarte-langileak eginen du, banaka, eta burutzaren ikus-onetsia izanen du.

7.–Laguntzen zenbatekoa.

Eman beharreko laguntzaren gehieneko zenbatekoa izanen da eskatutako kontzeptuagatik dirulaguntza gisa eman daitekeen gehieneko diru kopuruaren gainean halako ehuneko bat aplikatzearen emaitza.

Ehuneko hori lortzeko oinarria izanen da bi hauen arteko zatidura: eskatzailearen eta familia unitateko kideen baliabide ekonomikoak zati familia unitate horren osaera dela-eta legokiokeen errenta bermatuaren zenbatekoa. Horri dagokionez eta orokorrean, tarte hauek ezarri dira:

Koefizientea =

Familia unitatearen baliabide ekonomikoak

Dagokion errenta bermatua

a) Ateratzen den zatidura 1 edo gutxiago baldin bada, aplikatu beharreko ehunekoa izanen da tratamenduaren gastuaren %100.

b) Zatidura 1 baino gehiago bada eta 2 edo gutxiago, aplikatu beharreko ehunekoa eragiketa honen emaitza izanen da: familia unitate eskatzailearen kide kopuruari dagokion errenta bermatua bider 100 eta zati familia unitate horren diru-sarrerak.

c) Zatidura 2 baino gehiago bada, laguntza ukatuko da.

KOEFIZIENTE TARTEAK

LAGUNTZA

1

%100

1 eta 2 artean

DAGOKION ERRENTA BERMATUA x 100

DIRU-SARRERAK

2 baino gehiago

UKATUA

8.–Ebazteko eta jakinarazteko epea.

Eskabidea ebatziko du Mankomunitateko buruak.

Ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, hiru hilabete izanen da. Epea kontatzen hasiko da eskaera, tramitatzeko, Mankomunitatearen erregistroan sartzen denetik hasita.

Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jo ahalko du, betiere Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrean aurreikusitakoarekin bat.

Dirulaguntza emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio bideari, eta eskatzaileari jakinaraziko zaio Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40., 41. eta 42. artikuluetan agindutakoarekin bat.

Ebaztea.

9.–Ordaintzeko modua.

Emandako laguntzen zenbatekoa hilero ordainduko da, entitateak ordainagiria eman ondotik.

Laguntzaren emakida urtebetera berrikusiko da edo dirulaguntzaren gehieneko epea betetzen denean:

Dirulaguntza emanda, onartutzat joko da, espresuki uko egiten ez bazaio. Bestela, ulertuko da onartu dela emandako zenbatekoa eta eskatzaileak konpromisoa hartuko du osasun mentaletik adierazitako tratamendua gauzatzeko.

10.–Deialdi honen ondoriozko betebeharrak ez betetzea.

Udalak deuseztatzen ahal du emandako dirulaguntza, eta baita hasiera batean jasotako zenbatekoa itzultzeko eskatu ere:

–Laguntza ematea ekarri zuten baldintzetakoren bat desagertzea.

–Programan sartzeko baldintzak aldatzea.

–Hiltzeagatik.

–Pertsonak egoitza-tratamendu berria behar badu, egoera berrikusiko da.

–Erabiltzaile izaera galtzea justifikatzen duen beste edozein aldaketa.

11.–Errekurtsoen araubidea.

Deialdi honen, bere oinarrien edo betearazteko administrazio-egintzen aurka, dirulaguntza xedatzen dutenak, aukeran, ondorengo errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den udal organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori hasiko da errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean.

12.–Araudi erregulatzailea.

Deialdi hau agiri honetan bildutako arauei jarraikiz eginen da eta aurreikusten ez den orotan, berriz, hurrengo araudian ezarritakoa beteko da:

–6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta bere erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onetsia.

I. ERANSKINA

Komunitate terapeutikorako laguntzen eskaera (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1903903