84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EBRO KIROL MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko martxoaren 27an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), Idazkaritzan egonen dira ikusgai onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Castejónen, 2019ko apirilaren 8an.–Mankomunitateko burua, Enrique Suárez Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1904946