84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, Zizur Nagusiko establezimenduetako errotuluetan euskara erabiltzeko dirulaguntzen deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testua Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 449044.

Lehena.–Onuradunak.

Dirulaguntza eskatu ahalko dute Zizur Nagusiko merkatariek, jarritako errotulazioan euskara erabiltzen badute (errotulazioa fatxada, erakusleiho, eguzki-ohial eta ibilgailu komertzialetan).

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da errotulazio berrien gastuetan Zizur Nagusiko merkatariak laguntzea, establezimenduak errotulu berrian euskara erabiltzen badu.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Zizur Nagusiko Udaleko Kultura eta Euskara Zerbitzuan, www.zizurmayor.es web-orrian eta www.zizurmayorcultura.es blogean eskuratu ahalko dira.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Patronatuaren 2019ko aurrekontuen arabera, dirulaguntzen deialdi honetan gehienez ere 1.500 euro esleituko dira.

Bosgarrena.–Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko abenduaren 31n bukatuko da.

Zizur Mayor / Zizur Nagusia, 2019ko apirilaren 4an.–Udalaren Kultura Patronatuko Burua, M.ª Pilar Toral Urquizu.

Iragarkiaren kodea: L1905011