84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko emakumeen
eta gizonen arteko berdintasunerako ordenantza.
Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2019ko martxoaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako ordenantza.

Delako espedientea jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsita egonen da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2019ko apirilaren 8an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1904955