84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, eskola-jantokia erabiltzeko laguntza berezien deialdiarena. 2019-2020 ikasturtea

Eguesibarko Udalak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitara ematen du; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 449497 eta Udalaren webgunean.

–Xedea.

Dirulaguntzen hauen xedea da prozedura juridikoa arautzea eskola-jantokietan jateko laguntza bereziak emateko Eguesibarren bizi diren eta bertan erroldatuta dauden familiei, banakako ebaluazio araubidean, baldin eta haien umeak Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten ari badira (kontuan hartu gabe ikastetxearen kokalekua), familiako bizitza bateratzen laguntzeko lan egoerarekin eta prestakuntza nahiz osasun egoerarekin.

–Aurkezteko epea.

2019/2020 ikasturterako, eskaerak egiteko bi epe jarri dira, bata ekainean eta bestea abenduan. Ekainean aurkezten diren eskaerak ikasturte osorako emanen dira; abenduan aurkezten diren eskaerak otsaila ekaina bitarterako.

1. Eskaera epea (2019ko ekaina): 2019ko ekainaren 10etik ekainaren 25era bitarte (biak barne). 012ren bidez hitzordua aurretik eskaturik, maiatzaren 29tik ekainaren 7ra.

2. Eskaera epea (2019ko abendua): abenduaren 9tik abenduaren 13ra bitarte (biak barne). 012ren bidez hitzordua aurretik eskaturik, 2019ko azaroaren 28tik abenduaren 5era.

Sarrigurenen, 2019ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1905232