84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, Eguesibarko enpresek sustatutako gizarte eta kultur arloko jarduerak antolatzeko dirulaguntzen deialdiarena

Eguesibarko Udalak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitara ematen du; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 449494 eta Udalaren webgunean.

–Xedea.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzen emateko araubidea ezartzea, Eguesibarren 2019. urtean egiten diren gizarte eta kultur arloko jarduera eta ekintzak laguntzeko.

–Laguntzen onuradunak.

Dirulaguntzak jasoko dituzte pertsona autonomo eta enpresa txikiek, 50 langile baino gutxiago badituzte eta Eguesibarko EJZn alta emanda badaude.

–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea irekita egonen da urte osoan, aurrekontuan xede honetarako dagoen partida agortu arte.

Sarrigurenen, 2019ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1905231