84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, helduen euskarazko klaseetarako
dirulaguntzak emateko deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitara ematen da; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 449487 eta Udalaren webgunean.

–Xedea.

Ordenantza honen helburua da euskara ikasten ari diren Eguesibarko herritar helduei dirulaguntzak emateko modua arautzea.

–Eskatzaileen betebeharrak.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza hauek betetzen dituztenek eska ditzakete dirulaguntzak:

a) Diruz lagundutako ikastaroaren %80ra joan izanaren ziurtagiria.

b) Eguesibarren erroldatuta egotea. Eguesibarko Udaleko langileek dirulaguntza eskatu ahalko dute, udalerrian erroldaturik egon ez arren. Eskubide hori aitortua baldin badute negoziazio kolektiboaren bidez, bi laguntzetariko bat aukeratu beharko dute.

c) Eguesibarko Udalari betebehar fiskalak ordainduak izatea (Udalak ofizioz egiaztatuko du gorabehera hori eta behar den prozedura erabiliz jasoko du).

d) 16 urtetik gorakoa izatea.

e) Deialdi honetatik kanpo daude administrazio publikoren bateko langileak izanik, euskalduntze plan bereziren batean sartuak dauden Eguesibarko pertsonak.

–Epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko irailaren 1ean hasiko da eta 30ean bukatuko. Epea luzaezina izanen da.

Sarrigurenen, 2019ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1905230