84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Tuterako autotaxien hiriko zerbitzu publikoa arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2019ko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, legeak eskatutako gehiengoa zuela, aldaketa egitea Tuterako autotaxien hiriko zerbitzu publikoa arautzen duen udal ordenantzan.

Hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2019ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 21ean, eta Udalaren iragarki-taulan.

Osoko bilkurak 2019ko urtarrilaren 1ean hartutako erabakiak honako hau ezartzen zuen, zioen azalpeneko 2. puntuko paragrafoan (oinarri harturik uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikulua): “Hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin epe horretan ez bada aurkezten erreklamazio, eragozpen edo oharrik. Nolanahi ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, ondorio juridikoak sortzeko”.

Iragan denez hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko aldia, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik, eta ez denez aurkeztu erreklamazio, eragozpen edo oharrik, aipatutako ordenantzaren 8.1.a) artikuluak testu hau izanen du:

“8.1.a) artikulua. Pertsona fisikoa izatea”.

Tuteran, 2019ko apirilaren 8an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1904961