84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Zergak eta tasak nork bere borondatez
ordaintzeko epea, 2019ko lehen seihilekoan

Bat etorriz Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduarekin, aditzera ematen da 2019ko ekainaren 4an bukatuko dela epea borondatez ordain daitezen hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta pasabideen eta errodajeko tasak (2019ko lehenbiziko seihilekokoak).

Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, borondatezko epearen azken egunean, hots, 2019ko ekainaren 4an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak udal bulegoetan ordaindu beharko dira, edo Ribaforadako edozein banku sukurtsaletan (Caixa, Caja Rural eta Banco Santander).

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Ribaforadan, 2019ko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1904959