84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Laburpena, enplegua eta autoenplegua sustatzeko
kontrataziorako 2019ko dirulaguntzen deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 449006.

Lehena.–Onuradunak:

Enpresak izan daitezke oinarri hauetan ezarritako laguntzen onuradun, forma juridikoa edozein dela ere, baldin eta kontratatzen dituzten langabeak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude, Azkoienen erroldaturik badaude kontratazio egunean eta jarraian agertzen diren baldintzekin, eta oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte; autoenplegura jotzen duten pertsona fisikoak ere izan daitezke onuradunak:

–Gutxienez ere 2 urteko antzinatasuna izatea kontratazio datatik edo Gizarte Segurantzan autonomo gisa alta emandako datatik.

–Azken 20 urteetatik erroldan gutxienez ere 10 urteko antzinatasuna dutela frogatzea kontratazio datatik edo Gizarte Segurantzan autonomo gisa alta emandako datatik.

Bigarrena.–Xedea:

Enpleguaren egonkortasuna eta kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea, lanik gabe dauden langileen lan kontratazioa eta autoenplegua diruz lagunduz, Azkoienen erroldaturik badaude eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzen zuzkidura 15.000 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Dirulaguntzak eskatzeko epea 2020ko urtarrilaren 15ean bukatuko da. Eskabideak eredu normalizatuetan aurkeztu beharko dira, eskabide orriaren atzeko aldean agertzen diren agiriekin batera.

Azkoienen, 2019ko apirilaren 8an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1905009