84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2019ko urtarrilaren 23an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Leozko Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura urte berean betearazteko oinarriak.

Iragarkia 2019ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Hamabortz egun balioduneko epea iraganik, hala ezarrita baitago Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan, eta inork ez duenez alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo dira, aipatu legeari jarraikiz, Leozko Udalaren 2018. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, aipatu legezko araudian xedatuari jarraikiz. Beraz, bidezko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean hura argitaratzea, kapituluz kapitulu laburturik.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 172.750,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 152.726,13 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 5.145,17 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 55.400,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 356.282,88 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 27.054,29 euro.

Gastuak, guztira: 769.358,47 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 345.634,16 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 6.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.005,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 101.180,76 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 120.990,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 192.548,55 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 769.358,47 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra hauek para daitezkeela:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1.998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2019ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1904964