84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Lerateko UC.10-3 unitatea urbanizatzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendaren behin betiko onespena eta okupazioa presakoa dela deklaratzeko eskaera

Gesalazko Udalak, 2018ko apirilaren 25eko osoko bilkuran, onetsi zuen hitzarmen bat sinatzea Lerateko UC.10-3 unitatearen konpentsazio batzordearekin; 2018ko maiatzaren 17an izenpetu zuten. Agiri horretan eskatzen zitzaion Gesalazko Udalari nahitaezko desjabetze prozedura abia zezala, Lerateko (Gesalatz) 3. poligonoko katastroko 78. landa-lurzatian (unitatetik kanpo) euri urak husteko zortasuna, akueduktu-zortasuna eta bide-zortasuna ezartzeko, 4 metro zabaleko zerrendan, lurzatiaren eta UC.10-3 unitatearen arteko mugaren luzera osoan.

2018ko abenduaren 13ko osoko bilkuran onetsi zen, besteak beste, proiektuko lanak beharrezkoak eta onura publikokoak deklaratzea desjabetzearen ondorioetarako, eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda onestea eta jendaurrean jartzea.

Jendaurreko epea iragan denez alegaziorik jaso gabe, azaldutako aurrekariekin eta kontsiderazioekin bat, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Gaia eztabaidatu ondoren, honako hau erabaki da aho batez, udalbatzako gehiengo osoarekin, alegia:

1. Behin betiko onestea urbanizazio proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, Lerateko hiri-lurzoru finkatuko UC.10-3 exekuzio unitateari dagokionez. Onespen horrek berarekin dakartza onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.

2. Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako organo eskuduna baita, ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan xedatutako ondorioetarako; izan ere, urbanizatzeko lan horiekin konponduko da gaur egun dagoen arazoa, ez baitago behar bezalako saneamendu sarerik, eta, besteak beste, horiek egiteko eskatu du Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, Allozko urtegia oso hurbil dagoelako.

3. Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ordaindu ahal izateko ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua eta desjabetze prozeduraren ondorio diren gainerako obligazioak.

4. Erabaki hau Gesalazko Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta haren laburpena berriz, Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietako batean.

5. Erabaki hau Jean Oscar Bouteti jakinaraztea, baita proiektuak ukitutako gainerako lurzatien jabeei ere, eta azaltzea erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola, eta honen aurka errekurtso hauek jar ditzaketela interesdunek, aldez aurretik, aukeran, eta herri administrazio ez badira: berraztertzeko errekurtsoa, Gesalazko Udalari zuzendua; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek ere azken errekurtso hori jar dezakete edo, bestela, Gesalazko Udalari aldez aurretiko errekerimendua egin ahal izanen diote, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda:

Finkaren kodea: LE-01.

Titularra: Boutet, Jean Oscar.

Ukipenak:

Jarduketa: hondakin uren igorlea.

Zort. 33,50 m.l. 132,40 m²

Erregistroa: Un.: 1, 4 m².

Aldi baterako okupazioa: 625,60 m²

Katastroko datuak:

3. poligonoa, 78. lurzatia.Lur mota: lehorreko alorra.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikagarri den gainerako legedian xedatua betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Muetzen, 2019ko martxoaren 13an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1904057