84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

53/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, otsailaren 27ko 61/2018 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, araubide orokorra ezartzen da Nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarena (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 20ko 209/2015 Foru Aginduaren bidez, araubide orokorra ezartzen da Nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarena (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

Foru agindu hori apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduaren, maiatzaren 23ko 174/2016 Foru Aginduaren eta azaroaren 13ko 421/2017 Foru Aginduaren bidez aldatu zen.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 27ko 61/2018 Foru Aginduaren bidez, aldaketa guztiak dokumentu bakarrean bildu ziren eta arau berri bat onetsi zen, zeinaren bidez araubide orokorra ezartzen den Nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarena (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

2018ko abenduaren 5ean, Europako Batzordeak Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren aldaketa onetsi zuen, lehorreko lur erdiaridoetan karbonoa harrapatzeko laguntzarekin, 10. neurriaren barnean (nekazaritza, ingurumena eta klima). Beraz, hona hemen 10. neurrian (nekazaritza, ingurumena eta klima) barnean hartutako laguntzak:

1. Hazitarako patataren nekazaritzako eta ingurumeneko ekoizpenerako laguntza.

2. Abeltzaintzako sistema jasangarriak, animaliak larratuz eta sistema estentsiboa zabalduz.

3. Nekazaritzako estepa habitatak hobetzea.

4. Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzea.

5. Galzorian dauden tokiko arrazak kontserbatu eta hobetzea.

6. Natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarria.

7. Estepako habitatak hobetzea basoiloarentzat eta basoilo handiarentzat.

8. Lehorreko lur erdiaridoetan karbonoa harrapatzeko laguntza.

Kontuan izanik otsailaren 27ko 61/2018 Foru Aginduak ez zuela azken ekintza barnean hartzen, hau da, lehorreko lur erdiaridoetan karbonoa harrapatzeko laguntza, aldatu egin behar da, ekintzaren kontzesio, kudeaketa eta kontrolerako aplikatu beharreko xedapenak garatzen dituen kapitulu bat gehituz.

Otsailaren 27ko 61/2018 Foru Aginduaren aldaketa honen bitartez laguntza berrien kudeaketa hobetzen duten alderdiak osatzen eta gehiago egokitzen dira Nafarroako LGParen helburuekin.

Urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenak (foru dekretu horren bidez Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak —NBEUF— eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak —LGENF— finantzatutako gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea baimendu zen eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren) ahalmena eman dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari, bere eskumenen barnean, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazi beharrez eta, bereziki, arauak ezartzeko nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren diru-laguntzei buruz.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio foru agindu honi.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Otsailaren 27ko 61/2018 Foru Agindua aldatzea. Horren bidez, araubide orokorra ezartzen da Nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarena (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude. Aldaketaren bitartez, VII bis kapitulua gehitzen da otsailaren 27ko 61/2018 Foru Aginduaren II. tituluan. Hona hemen testua:

VII BIS KAPITULUA

Lehorreko lur erdiaridoetan karbonoa harrapatzeko laguntza

58 bis artikulua. Laguntzaren deskripzioa.

Laguntzaren helburua da karbonoaren hustubide diren eta lehen sektoreko berotegi efektuko gasen emisioak murriztea ahalbidetzen duten laborantzak agertzearen alde egitea.

59 bis artikulua. Jarduketa eremua.

Laguntzen araubidea Natura 2000 Sareko lehorreko lur goldagarriko lurzatietan aplikatuko da, Nafarroako Errege Bardean “Aragoi” barietateko alpapa hazteko, konpromisoaldiko bost urtean landare estalki hori mantenduz. Laguntza honetarako onar daitezkeen lurzatiak IDENA datu bisorean kontsulta daitezke.

60 bis artikulua. Definizioak.

Laguntza hauen ondoreetarako soilik, hazi ziurtatua duen Aragoi barietateko alpaparen laborantza baizik ez da kontuan hartuko.

Alpapa haziaren barietate horren erosketaren egiaztagiria erantsiko da eskaera bakarrean.

61 bis artikulua. Laguntza mota.

Laguntza da hektarea bakoitzeko ordainketa bat egitea 62 bis eta 63 bis artikuluetako konpromisoak eta onargarritasun irizpideak konpromisoaldiko 5 urtean betetzen dituzten nekazariei.

62 bis artikulua. Onartua izateko baldintzak.

1. Laguntzak soil-soilik emanen zaizkie laguntza eskatzeko epea bukatzen denean eta konpromisoak irauten duen bitartean ondoko baldintzak betetzen dituztenei:

a) Lehorreko lur goldagarriko lurzatiak aitortzea Natura 2000 Sareko lurzatietan, Nafarroako Errege Bardean “Aragoi” barietateko alpaparen laborantzarako.

b) Nekazaritza, ingurumen eta klimaren neurriko laguntzen araubidetik baztertua ez izatea.

63 bis artikulua. Konpromisoak.

Neurri honi atxikitzen zaizkion titularrek ondoko konpromisoak bete beharko dituzte gutxienez 5 urtez:

c) Ustiategiaren titularrak eskatu beharko du laguntza urtero pagatu diezaiotela, eskaera bakarrean, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuan ezarririko moduan eta laguntzen deialdian ezarritako tokian, moduan eta epean, neurriari heltzen dioten ustiategiko lurzatiak zein diren adieraziz eta haietarako laguntza eskatuz.

d) Urtero azalera hautagarri jakin bat mantentzea, lehen urtean laguntza ematen zaion azaleraren %90ekoa gutxienez.

e) Aragoi barietateko alpapazko landare estalkia mantentzea kontzesioaren xede diren lurzatietan, konpromisoaldiko bost urtean, estalki hori egoki mantentzeko behar denaz bestelako laborantza lanik gabe. Irailaren 20tik aurrera azienda pasatzea baimentzen da.

f) Eman edo jasotako dirulaguntzak eta hartutako konpromisoak direla eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro onartzea.

g) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak antolatzen dituen eta agintzen dizkien prestakuntza ekintzetan parte hartzea.

64 bis artikulua. Araubidean sartzea eta laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzaren araubidean sartzeko eskaerak laguntzen eskaera bakarrean aurkeztuko dira. 5 urteko aldirako urteroko laguntza ematen ahalko zaie 62 bis artikuluan ezarritako onargarritasun baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei. Laguntzaren eskaerak ebaluatuko dira, eta organo eskudunak onartu edo ukatuko ditu 3 hilabeteko epean, ebazpen baten bidez. Epe hori igarota, administrazioaren isiltasunez ezetsitzat joko dira.

2. Laguntza hektareako 208 euro izanen da.

3. Onuradun bakoitzari emaniko laguntzaren zenbateko osoa gehieneko muga izanen da, konpromisoaldiko hurrengo urteetan kobratzeko eskaerari aplikatzeko orduan. Diruz lagungarria den gehieneko azalera ustiategiko 10 hektarea izanen dira.

65 bis artikulua. Ordainketarako eskaerak eta urteroko ordainketak.

1. 5 urteko aldirako laguntzaren onuradunek urtero eskatu beharko dute ordainketa, eskaera bakarraren bidez. Laguntza jasotzeko, 62 bis eta 63 bis artikuluetako baldintzak eta konpromisoak bete beharko dituzte.

2. Ordainketaren zenbatekoa urtero konpromisoak betetzen dituen azaleraren determinazioaren emaitza izanen da eta kontzesioaren zenbatekora mugatuko da.

3. Ez da aurreikusten konpromisoak zabaltzea laguntzak onetsi diren hasierako kanpainaren ondoren egiten diren hurrengo kanpainetan. Konpromisoak osorik edo partez eskualdatzea, ordea, posible izanen da, 7. artikuluan adierazi bezala.

66. bis. artikulua. Bateraezintasunak eta hautatzeko irizpideak.

1. Eragiketa hau laguntza hauekin bateraezina da: “animaliak larratuz eta sistema estentsiboa zabalduz egindako abeltzaintzako sistema jasangarrietarako laguntza”, “nekazaritzako estepa habitatak” hobetzeko laguntza eta “natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi azienda larratzeko laguntza”.

2. Eskaerek aurrekontuko gehieneko zenbatekoa gaindituz gero, lehentasun irizpideak hauek izanen dira:

TITULUA

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

KALKULUA EDO GRADUAZIOA

Puntuazioa kalkulatzeko, formula hau erabiliko da:

Aragoi barietateko alpapa hazia dagoen 10 ha baino gehiagoko azaleraren ehunekoa

50

(50 × [Aragoi barietateko alpapa hazia dagoen azalera – 10]) / 100

Gehienez ere10 ha-ko azalera bildu daiteke lekadunak kategorizazio oso onarekin ezartzeko neurrira.

150

(150 × bildutako 4. kategoriako azalera) / 10

Lekadunak kategorizazio onarekin ezartzeko neurrira biltzen ahal den azalera, gehienez ere 10 ha dela kontuan hartuta

125

(125 × bildutako 3. kategoriako azalera) / 10

Lekadunak kategorizazio ertainarekin ezartzeko neurrira biltzen ahal den azalera, gehienez ere 10 ha dela kontuan hartuta

50

(50 × bildutako 2. kategoriako azalera) / 10

Lekadunak kategorizazio ertainarekin ezartzeko neurrira biltzen ahal den azalera, gehienez ere 10 ha dela kontuan hartuta

20

(20 × 1. kategoriako azalera) / 10

3. Eskaera batek LGENFren laguntza jaso ahal izateko, 50 puntu lortu beharko ditu gutxienez.

67 bis artikulua. Ez-betetzeen mailakatzea.

1. 62 bis eta 63 bis artikuluetan zehaztatutako betebeharren eta konpromisoen ez-betetzeak honako taula honetan ezartzen dira, eta haiei dagokien zehapena, III. eranskinean.

EZ-BETETZE MOTA

Baztertzailea (Bazt.)

Onartua izateko baldintzak. 62 bis artikulua

a) Natura 2000 Sareko lehorreko lur goldagarriko lurzatiak aitortzea, Nafarroako Errege Bardean “Aragoi” barietateko alpapa hazteko

b) Nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzen araubidetik baztertua ez izatea

Oinarrizkoa (O)

Konpromisoak eta beste betebehar batzuk. 63 bis artikulua

c) Ustiategiaren titularrak eskatu beharko du laguntza urtero paga diezaiotela, laguntza eskaera bakarrean, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuan ezarririko moduan eta laguntzen deialdian ezarritako tokian, moduan eta epean, neurriari heltzen dioten ustiategiko lurzatiak zein diren adieraziz eta haietarako laguntza eskatuz

d) Urtero azalera hautagarri jakin bat mantentzea, lehen urtean laguntza ematen zaion azaleraren % 90ekoa gutxienez

e) Aragoi barietateko alpapazko landare estalkia mantentzea kontzesioaren xede diren lurzatietan, konpromisoaldiko bost urtean, estalki hori egoki mantentzeko behar denaz bestelako laborantza lanik gabe. Irailaren 20tik aurrera azienda pasatzea baimentzen da

f) Eman eta jasotako dirulaguntzak eta hartutako konpromisoak direla eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro onartzea

Bigarren mailakoa (BI)

Konpromisoak eta beste betebehar batzuk

g) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak antolatzen dituen eta agintzen dizkien prestakuntza ekintzetan parte hartzea.

2. artikulua. Otsailaren 27ko 61/2018 Foru Aginduaren IV. tituluko 76. artikulua aldatzen da. Hona hemen testu berria:

“76. artikulua. Ebaluazioa, jarraipena eta kontrola.

Eskaeren ebaluazioa, kontrol administratiboa eta ordainketaren ebazpen proposamena Nekazaritza Zerbitzuak eginen ditu; tokian berean egindako kontrola, berriz, Ikuskapenen Atalak eginen du; nekazaritzako estepa habitatak hobetzeko, ardi azienda larratzeko, basoiloarentzat eta basoilo handiarentzat estepako habitata hobetzeko eta lehorreko lur erdiaridoetan karbonoa harrapatzeko laguntzen kasuan, Ingurune Naturalaren Zerbitzuak eginen du; horretarako, behar diren egiaztapenak eginen dira, eta eskatzaileak eskatzen zaion informazio osagarri osoa eman beharko du”.

3. artikulua. Otsailaren 27ko 61/2018 Foru Aginduaren IV. tituluko 77. artikuluko 3. puntua aldatzen da. Hona hemen testu berria:

“3. Foru agindu honen babespeko laguntzak Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen (eta ordainduko) edo ukatuko ditu modu arrazoituan; berriz, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiarenak lana izanen dira honako hauetarako laguntzekikoak: nekazaritzako estepa habitatak hobetzeko, basoiloarentzat eta basoilo handiarentzat estepako habitata hobetzeko, natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi azienda larratzeko eta Nafarroako lehorreko lur erdiaridoetan karbonoa harrapatzeko ”.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko martxoaren 14an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1903864