84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Bake epailearen eta ordezkoaren karguak hutsik

Goizuetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargua hutsik gelditu direnez, eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluak eta Bake epaileen 1995eko 3 zenbakidun Erreglamenduaren 5. artikuluak agintzen dutenari jarraiki, deialdi publikoa egiten da aipatutako karguak betetzeko. Horretarako 15 egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, legeak agintzen dituen baldintzak betetzen dituzten eta hautatuak izan nahi duten pertsonek Goizuetako Udaleko bulegoetan eskaerak aurkez ditzaten.

Goizuetan, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1905313