84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Herri-lurretako lurzati baten puskaren desafektazioa

Udalak, 2019ko apirilaren 2an egindako bilkuran, behar den gehiengoa izanik, hots, Ondasunen Erregelamenduak (arau hori onetsi zen urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez) eta uztailaren 2ko 6/1990 Legeak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea 6.175 metro koadroen desafektazioa, hain zuzen ere 2. poligonoko 157. lurzatiaren zati bat, trukea egiteko 2. poligonoko 158. lurzatiaren 8.224 metro koadrorekin, aziendarako pasabide bat irekitzeko.

Jendaurrean egonen da hilabetean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura dago, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Garraldan, 2019ko apirilaren 4an.–Alkatea, Francisco Javier Juamperez Huarte.

Iragarkiaren kodea: L1904960