84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, gizarte larrialdiko udal laguntza ekonomikoa emateko deialdi publikoarena. Laguntza hori banakako ebaluazioaren bidez emanen zaie 2019. urtean gizarte larrialdi egoeran diren Oltza Zendeako pertsonei edo familiei

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 448919.

Alkatetzaren 2019ko apirilaren 1eko 109/2019 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.–Onuradunak:

Larrialdi egoera bati aurre egiteko zailtasun egiaztatuak dituzten Oltza Zendeako lagunak eta familiak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Oinarri hauen helburua da tresna eraginkor batez hornitzea Udala eta zonaldeko gizarte zerbitzuak, aurrea har diezaieten suerta litezkeen larrialdi egoerei, larriagotu ez dadin laguntza eskatu duten pertsonen edota familien krisialdi ekonomikoa eta soziala.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzetarako kuota, guztira: 1.500,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea urte osoan egonen da irekita.

Oltza Zendean, 2019ko apirilaren 8an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1904991