84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Xehetasun-azterketa, Arazuriko 2. poligonoko 567. lurzatiak 576. lurzatiarekiko dituen lerrokadurak aldatzeko. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko apirilaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa, Arazuriko 2. poligonoko 567. lurzatiak 576. lurzatiarekiko dituen lerrokadurak aldatzeko, Maritxu Ariz Ciak eta Imanol Sagardoy Mendizabalek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 artikuluan, 76. artikuluari dagokionez, xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Oltza Zendean, 2019ko apirilaren 3an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1904781