84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n, asteazkenarekin, egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2019 aldaketa 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean (kreditu-gerakina sartzea, kanpoko igerilekua egokitzeko eta palastako igerilekuaren ur bazterreko eremua konpontzeko).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Berriozarren, 2019ko apirilaren 4an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1904782