84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, Lagunak Udal Zerbitzuan kirol programak antolatzeko dirulaguntzen deialdiarena, 2019ko irailaren
1etik 2020ko maiatzaren 31ra

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 448413.

Lagunak Udal Zerbitzua erakunde autonomoaren Zuzendaritza Batzordeak 2019ko martxoaren 21ean hartutako erabakia.

A) Onuradunak: Udalarentzat onuragarriak eta interesgarriak diren kirol jarduerak programatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta beste entitateak.

B) Xedea: kirol programa edo jarduerak antolatzea Lagunak Udal Zerbitzuan, entitate horrek dituen ataletan.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa:

  • 73.000 euro 2019ko irailaren 1etik abenduaren 31ra.
  • 73.100 euro 2020ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra.

E) Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun baliodun, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2019ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barberia.

Iragarkiaren kodea: L1904919