84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

32/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren otsailaren 4ko 35/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, 581 eredua onetsi zen, hidrokarburuen gaineko zergaren aitorpen-likidazioari buruzkoa.

Uztailaren 3ko 6/2018 Legeak, Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, aldatu egiten du, besteak beste, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 50. artikulua, zeinak hidrokarburuen gaineko zergaren zerga-tasak arautzen baititu, eta indargabetu egiten du 50 ter artikulua, zeinaren bidez hidrokarburuen gaineko zergaren erkidegoetako zerga-tasa arautzen baitzen.

Aldaketa horren ondorioz, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondoreekin, Zerga Bereziei buruzko Legearen 50. artikuluan epigrafe bakoitzerako ezarritako tasa berezia eta tasa orokorra batuko dira hidrokarburuen gaineko zergaren karga-tasa eratzeko, eta, tasa orokor bat eta tasa berezi bat zehazten ez diren epigrafeetan, epigrafean ezarritakoa izanen da karga-tasa.

Bestalde, Araubide erkideko zerga bereziak arautzen dituen Legearen 50 ter artikulua indargabetu egin zen, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondoreekin, eta horrek esan nahi du ez direla aplikagarriak hidrokarburuen gaineko zergarako autonomia erkidegoek onetsi zituzten zerga-tasak, halakorik egonez gero.

Hidrokarburuen gaineko zergak aldaketa horien ondorioz duen egitura fiskal berriak (tasa orokor bat eta, epigrafe batzuetan, tasa berezi bat), eta erkidegoetako tasaren desagerpenak behartzen dute zerga horren autolikidaziorako eredua (581 eredua) egokitzera 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren likidazio aldietara, eta 582 eredua kentzera.

Hala ere, 581 eta 582 ereduak, zeinak 2018ko abenduaren 31ra arte egon baitziren indarrean, mantendu egin behar dira, balitekeelako garaiz kanpoko aitorpenak, aitorpen osagarriak edo zuzentzekoak aurkeztea, 2019a baino lehenagoko zergaldiei dagokienez.

Aurrekoarekin bat etorriz, aldatzen da Hidrokarburuen gaineko zergaren aitorpen-likidazioa egiteko 581 eredua onesteko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak otsailaren 4an emandako 35/2013 Foru Aginduaren 1. artikulua, eta bi eranskin gehitzen zaizkio foru agindu horri. Bata, 581 ereduaren formatu elektronikoa deskribatzeko, 2019aren aurreko zergaldiei dagokienez, eta bestea, eredu horren formatu elektronikoa zehazteko, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako likidazio aldiei dagokienez.

Era berean, xedapen iragankor bakarra gaineratzen zaio foru agindu horri, argitu nahian 582 eredua aurkezteko betebeharrak soilik eraginen diela 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko zergaldiei.

Bestalde, hidrokarburuen gaineko zergan 564 ereduaren bidez likidatzen ziren likidazio aldiak amaitu zirenetik bost urte baino gehiago igarota, bidezkoa da eredu hori kentzea fabrikazioaren gaineko zerga berezietarako onetsitako aitorpen-likidazioa egiteko ereduen zerrendatik, baita banku helbideratzearen bidez ordaintzen ahal diren ereduen zerrendatik ere. Eredu horiek jasota daude arau honen eranskinean: Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Agindua, zeinaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua hein batean garatu baitzen, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez. Horretarako, xedapen indargabetzaile bakarra eta azken xedapenetako lehena gehitzen zaizkio foru agindu honi.

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 18.3 artikuluan adierazten denez, fabrikazioaren gaineko zerga berezien subjektu pasiboek eta haiek ordaintzera behartuta dauden gainerakoek zerga-zorra zehaztu eta ordaindu beharko dute Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak ezartzen dituen prozedura, modua eta epeak betez.

Horrenbestez, xedatzen dut:

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra. Aldatzea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren 35/2013 Foru Agindua, hidrokarburuen gaineko zergaren aitorpen-likidazioa egiteko 581 eredua onesten duena.

Bat.–1. artikulua.

“1. artikulua. 581 eredua, ‘Hidrokarburuen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa’, onestea.

581 eredua, ‘Hidrokarburuen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa’, onesten da. Eredu hori, nahitaez, bide telematikoan aurkeztu beharko da, Interneten bitartez, helbide honetan: https://hacienda.navarra.es.

2019a baino lehenagoko likidazio aldiei dagokienez, I. eranskinean azaltzen da haien formatu elektronikoa.

2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako likidazio aldiei dagokienez, II. eranskinean azaltzen da haien formatu elektronikoa”.

Bi.–Foru agindu honen I. eranskina 35/2013 Foru Aginduaren I. eranskin gisa sartzen da.

Hiru.–Foru agindu honen II. eranskina 35/2013 Foru Aginduaren II. eranskin gisa sartzen da.

Xedapen iragankor bakarra.–582 eredua, “Hidrokarburuen gaineko zerga: beste autonomia erkidego batera produktuak birbidaltzeagatiko erregularizazioa”, aurkezteko betebeharra, 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko aldiei dagokienez soilik.

582 eredua aurkezteko betebeharra egonen da, soilik, 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko zergaldietarako.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Hidrokarburuen gaineko zergaren aitorpen-likidazioa egiteko 564 ereduari dagokionez, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indargabetuta daude,Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 9ko 17/1999 Foru Agindua (Balio Erantsiaren gaineko Zergaren eta Fabrikazioaren gaineko Zerga Berezien aitorpen-likidazioa eurotan egiteko zenbait eredu onesten dituena) eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 26ko 337/2002 Foru Agindua (zerga bereziei dagozkien zenbait aitorpen modu telematikoan aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen dituena, baita, aitorpenak eta jakinarazpenak aurkeztu eta kudeatzeko kanpoko lankidetzan, hitzarmen edo itunak akordioak sinatzeko prozedura eta baldintzak ere).

Azken xedapenetako lehena.–Helbideratu daitezkeen ereduen zerrenda.

2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, kendu eginen da 564 eredua Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Aginduaren eranskinean helbideratu daitezkeenen artean ageri diren ereduen zerrendatik; foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua hein batean garatu zen, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2019ko martxoaren 15ean.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

I. ERANSKINA

581 EREDUAREN FORMATU ELEKTRONIKOA. HIDROKARBURUEN GAINEKO ZERGA. AITORPEN-LIKIDAZIOA.
2019A BAINO LEHENAGOKO LIKIDAZIO ALDIAK

Aitorpenaren edukia

581 eredu bakarra aurkeztu beharko da. Bertan, adieraziko da zein autonomia erkidegotan sortu diren aldian zergaren sortzapenak, estatuko tasa bereziarekin kargatutako produktuetarako.

Estatuko tasa bereziarekin kargatuta ez dauden produktuak ez dira bereiziko autonomia erkidego bakoitzeko.

A.–Goiburuko datuak.

–Entregak egin diren tokian eskumena duen administrazioa.

Autonomia erkidegoaren eremua bete egin behar da estatuko tasa bereziarekin kargatutako produkturen bat dagoenean aitorpen-likidazioan. Aitorpen-likidazioaren barnean hartutako produktuen helmuga zein autonomia erkidegoa edo foru lurraldea den adieraziko da, taula honen arabera:

Andaluzia

Aragoi

Asturiasko Printzerria

Balear Uharteak

Kantabria

Gaztela-Mantxa

Gaztela eta Leon

Katalunia

Extremadura

Galizia

Madril

Murtzia

Nafarroako Foru Diputazioa

Errioxa

Valentziako Erkidegoa

Arabako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundia

–Identifikazioa.

Datu pertsonalak: IFZren eremuan zergapekoaren identifikazio fiskaleko zenbakia jarri behar da.

Establezimendua: CAE edo CAR eremua beti bete behar da. Jarduera eta establezimendu kodea (CAE) jasoko da eta, aitorpen-likidazioaren jatorria 505 ereduaren baimen bat bada, produktuak jasotzeko baimenaren kodea (CAR) adieraziko da.

–Likidazio aldia:

Ekitaldia:

Aitorpenak hizpide duen aldiari dagokion urtearen lau zifrak adierazi beharko dira.

Aldia:

Taula honen arabera:

01 urtarrila 02 otsaila 03 martxoa 04 apirila 05 maiatza 06 ekaina.

07 uztaila 08 abuztua 09 iraila 10 urria 11 azaroa 12 abendua.

B.–Harremanetarako datuak.

Harremanetarako pertsonaren eremua nahitaez bete beharko da. Datu hauek gehitzen ahalko dira: harremanetarako telefono zenbakia, fax zenbakia edo helbide elektronikoa.

C.–Likidazio eta kuoten xehakapena.

Epigrafea: azaroaren 20ko EHA/3482/2007 Aginduaren XLIV. eranskinean ezarritako epigrafeak adieraziko dira.

Zerga-oinarria: zerga-oinarriak likidazio aldiari dagozkionak izanen dira. Epigrafe bakoitzari dagokion unitatean adieraziko dira, bi zifra dezimalekin, beherantz edo gorantz biribilduta, hirugarren zifra dezimala 5etik beherakoa den ala ez kontuan izanik.

Zerga-tasa: epigrafe bakoitzean, zergaren sortzapenaren unean aplikatu beharreko zerga-tasen batura jarri beharko da (estatuko orokorra, estatuko berezia eta autonomia erkidegokoa, hala badagokio).

Kuota osoa: epigrafe bakoitzari dagokion zerga-oinarriari zerga-tasa aplikatzearen emaitza jarriko da, eurotan, bi dezimalekin.

Kuotaren kenkariak. Kontzeptua: subjektu pasiboak zerga berezien araudian ezarritako kuoten kenkariak aplikatzen dituenean beteko da. Kenkaria zein kontzepturengatik egiten den adieraziko da. Hauetako bat izanen da:

1. Proiektu pilotuak (bioerregaiak).

2. Produktu kutsatuak.

3. Lurrunen berreskurapena.

4. Beste kenkari batzuk.

Kuotaren kenkariak. Kuota kengarria: CAEari dagokion kontzeptu eta epigrafe bakoitzeko kuota kengarria adieraziko da, eurotan, bi dezimalekin.

CAEagatik kenkariren bat egozten ahal ez bada, haren zenbatekoa modu independentean jasoko da, kontzeptu eta epigrafe bakoitzeko guztira adierazia.

Guztizko kuota osoa: aitorpen-likidazioan jasotako epigrafeei dagozkien kuota osoen batura adieraziko da.

Kuotaren kenkarien guztizkoa: kuota kengarrien batura adierazi beharko da.

Sartu beharreko kuota likidoa: “guztizko kuota osoa” eta “kuotaren kenkarien guztizkoa” laukietan jasotakoaren arteko aldea izanen da.

D.–Aitorpen-likidazio osagarria edo zuzentzeko eskaera.

Aitorpen osagarria: X batez markatuko da aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar baina agertu ez ziren erregistro aitortuak adieraztea.

Ordezteko eskaera: X batez markatuko da aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada lehenago aurkeztutako ekitaldi bereko beste aitorpen batean gaizki adierazi diren erregistro aitortuak zuzentzea.

Aurreko aitorpenaren frogagiriaren zk.: ordezten edo osatzen duen aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da.

II. ERANSKINA

581 EREDUAREN FORMATU ELEKTRONIKOA. HIDROKARBURUEN GAINEKO ZERGA. AITORPEN-LIKIDAZIOA

2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako likidazio aldiak

A.–Goiburuko datuak.

–Identifikazioa.

Datu pertsonalak: IFZren eremuan zergapekoaren identifikazio fiskaleko zenbakia jarri behar da.

Establezimendua: CAE edo CAR eremua beti bete behar da. Jarduera eta establezimendu kodea (CAE) jasoko da eta, aitorpen-likidazioaren jatorria 505 ereduaren baimen bat bada, produktuak jasotzeko baimenaren kodea (CAR) adieraziko da.

–Likidazio aldia:

Ekitaldia:

Aitorpenak hizpide duen aldiari dagokion urtearen lau zifrak adierazi beharko dira.

Aldia:

Taula honen arabera:

01 urtarrila 02 otsaila 03 martxoa 04 apirila 05 maiatza 06 ekaina.

07 uztaila 08 abuztua 09 iraila 10 urria 11 azaroa 12 abendua.

B.–Harremanetarako datuak.

Harremanetarako pertsonaren eremua nahitaez bete beharko da. Datu hauek gehitzen ahalko dira: harremanetarako telefono zenbakia, fax zenbakia edo helbide elektronikoa.

C.–Likidazio eta kuoten xehakapena.

CAE: kuoten xehekapena dagokion establezimenduaren CAEa jarriko da soil-soilik aitorpen-likidazio zentralizatua denean.

Epigrafea: azaroaren 20ko EHA/3482/2007 Aginduaren XLIV. eranskinean ezarritako epigrafeak adieraziko dira.

Zerga-oinarria: zerga-oinarriak likidazio aldiari dagozkionak izanen dira. Epigrafe bakoitzari dagokion unitatean adieraziko dira, bi zifra dezimalekin, beherantz edo gorantz biribilduta, hirugarren zifra dezimala 5etik beherakoa den ala ez kontuan izanik.

Kuota osoa: epigrafe bakoitzari dagokion zerga-oinarriari zerga-tasa aplikatzearen emaitza jarriko da, eurotan, bi dezimalekin.

Kuotaren kenkariak. Kontzeptua: subjektu pasiboak zerga berezien araudian ezarritako kuoten kenkariak aplikatzen dituenean beteko da. Minorazioa zein kontzepturengatik egiten den adieraziko da. Hauetako bat izanen da:

1. Proiektu pilotuak (bioerregaiak).

2. Produktu kutsatuak.

3. Lurrunen berreskurapena.

4. Beste kenkari batzuk.

Kuotaren kenkariak. Kuota kengarria: CAE bati dagokion kontzeptu eta epigrafe bakoitzeko kuota kengarria adieraziko da, eurotan, bi dezimalekin.

CAEagatik kenkariren bat egozten ahal ez bada, haren zenbatekoa modu independentean jasoko da, kontzeptu eta epigrafe bakoitzeko guztira adierazia.

Guztizko kuota osoa: aitorpen-likidazioan jasotako epigrafeei dagozkien kuota osoen batura adieraziko da.

Kuotaren kenkarien guztizkoa: epigrafe eta kontzeptu bakoitzeko kuota kengarrien batura adieraziko da.

Sartu beharreko kuota likidoa: “guztizko kuota osoa” eta “kuotaren kenkarien guztizkoa” laukietan jasotakoaren arteko aldea izanen da.

D.–Aitorpen osagarria edo zuzentzeko eskaera.

Aitorpen osagarria: X batez markatuko da aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar baina agertu ez ziren erregistro aitortuak adieraztea.

Ordezteko aitorpen-likidazioa: X batez markatuko da autolikidazio hau aurkeztearen helburua baldin bada lehenago aurkeztutako ekitaldi bereko beste autolikidazio batean gaizki adierazi diren erregistro aitortuak zuzentzea.

Aurreko aitorpenaren frogagiriaren zk.: ordezten edo osatzen duen aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da.

Iragarkiaren kodea: F1903815