84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, liburutegiko laguntzaile izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Bete gabe deklaratzea

Alkatetzak 2019ko otsailaren 22an emandako 144/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, Burlatako Udaleko liburutegiko laguntzaile izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2019ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 7an.

Eskaerak aurkezteko epea iraganda izangairik aurkeztu ez denez, bidezkoa da lehiaketa bete gabe deklaratzea, aipatutako deialdiaren 5. oinarrian jasotakoaren arabera. Hala, Alkatetzaren 2019ko martxoaren 27ko 246/2019 Ebazpenaren bidez erabaki da:

1. Bete gabe deklaratzea Burlatako Udaleko liburutegiko laguntzaile izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia, ez delako izangairik aurkeztu.

2. Deialdia bete gabe deklaratu dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2019ko martxoaren 27an.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1905594