84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

181/2019 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Escuela de Arte de Pamplona/Iruñeko Arte Eskolaren izen generikoa aldatzen duena, hemendik aurrera “Escuela de Arte y Superior de Diseño/Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola” izanen baita, ikastetxean Barnealdeen Diseinuko goi mailako arte irakaskuntzak ezarri behar direlako. Berariazko izena “Escuela de Arte y Superior de Diseño de Pamplona/Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola” izanen da.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak proposatu du, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 111.5 artikuluak ezartzen duenarekin bat, alda dadila Escuela de Arte de Pamplona/Iruñeko Arte Eskolaren izen generikoa, hemendik aurrera Escuela de Arte y Superior de Diseño/Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola izateko (berariazko izena: “Escuela de Arte y Superior de Diseño de Pamplona/Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola”), ikastetxean Barnealdeen Diseinuko goi mailako arte irakaskuntzak ezarriko direlako 2019-2020 ikasturtean. Irakaskuntza horiek gaur egun ikastetxeak ematen dituenei gehituko zaizkie, honako hauei, hain zuzen: Lanbide Heziketa Bereziko zikloak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa zikloak eta Arte Plastikoetako, Diseinuko eta Irudiko batxilergoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea 2019-2020 ikasturtearen hasieratik aurrera Escuela de Arte de Pamplona/Iruñeko Arte Eskolaren izen generikoa aldatzeko (ikastetxearen kodea: 31005085), hemendik aurrera “Escuela de Arte y Superior de Diseño/Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola” izanen baita (berariazko izena: “Escuela de Arte y Superior de Diseño de Pamplona/Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola”), ikasturte horretan Barnealdeen Diseinuko goi mailako arte irakaskuntzak ezarriko direlako ikastetxean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eskolari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Udalera, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2019ko apirilaren 3an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1904871