84. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, otsailaren 27ko 14/2019 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak aldatu ziren, irailaren 30eko 240/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi zirenak.

Akats bat atzeman da otsailaren 27ko 14/2019 Foru Dekretuaren testuan, zeina 2019ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, martxoaren 7koan. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak aldatu ziren, irailaren 30eko 240/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi zirenak. Hori dela eta, bidezkoa da akatsa zuzentzea, foru dekretu hari dagokion akats zuzenketa argitaratuz.

Artikulu bakarrean, LGTBI terminoa erabiltzen den guztietan LGTBI+ terminoa agertu behar du.

Iruñean, 2019ko martxoaren 8an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1904238