8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Erriberako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2018ko azaroaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2019ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2018ko azaroaren 18an.–Mankomunitateko burua, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1815857