2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2018ko urriaren 16ko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoaren aldaketa. 2018ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 2an. Jendaurrean egon den bitartean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi dira plantilla organikoan egin aldaketa eta izenen zerrenda, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.
ERANSKINA
2018ko plantilla organikoa
“Administrari-ofizial 1. Araubide juridikoa: Funtzionarioa. Maila: C. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %34,36. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuaren zenbakia: 007 (hutsik).
Hauek funtzionarioen izenen zerrendatik kentzea:
Izen-deiturak: Gloria Crespo Sáenz de Pipaón. Lanbidea: administrari-ofiziala. Maila: C. Gradua: 5. Administrazio egoera: jardunean. Lanpostuaren zenbakia: 007”.
Berriozarren, 2018ko azaroaren 28an.–Mankomunitateko burua, Patricia Abad Encinas.
Iragarkiaren kodea: L1815068